euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Inquietudes feministas en el trabajo social’ liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/03/09, 17:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak argitaratu duelarik, Letren Fakultateak hartuko du ‘Inquietudes feministas en el trabajo social’ [Kezka feministak gizarte langintzan] liburuaren aurkezpena. Liburuaren editoreak Estibaliz de Miguel Calvo eta Irantzu Mendia Azkue izan dira.

Feminismoaren eta gizarte lanaren arteko artikulazioari buruzko gogoeta eta ikaskuntzak sustatzeko konpromisotik sortu da argitalpena, eta material erabilgarria eskaintzen du, ildo horretako irakaskuntza, ikerkuntza eta jardun profesionala errazteko.

Aurkezpenean izango dira:

Enara Agirre, UPV/EHUren Berdintasun Zuzendaritzako teknikaria.

Alaia Jian Camiñas, gizarte langintzako ikaslea, Lan Harremanen eta Gizarte Langintzako Fakultateko (UPV/EHU) Berdintasun Batzordeko kide.

Amaia Inza, UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa.

Estibaliz de Miguel, liburuaren argitaratzailea.

Aurkezpenaren ondoren, aurkeztutako gaiei buruzko solasaldia zabalduko da parte-hartzaileekin.

Ekitaldia birtualki jarraitu ahal izango da helbide honetan: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b2b0c3f8b456d