euskaraespañol

Prentsaurrekoa: III. Inklusio Planaren balantzea

Noiz eta non

2023/03/23, 10:30

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 23, 10:30ean, Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), III. Inklusio Planaren (2019-2022) balantzea aurkeztuko da hedabideen aurrean. Aurreko inklusio planak desgaitasunaren ondoriozko egoeran dauden eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei zuzenduta zeuden. Hirugarren plan horrek inklusioaren kontzeptua beste kolektibo batzuetara zabaldu zuen, bazterkeria-, kalteberatasun- eta marjinalizazio-arrisku handiagoa izan zezaketelakoan: baliabide ekonomikorik ez duten ikasleak, familia-babesik ez dutenak, asiloa eta babesa eskatzen dutenak edo laguntza psikologikoa behar duten egoera pertsonalak. Osteguneko prentsaurrekoan, III. Inklusio Plana osatzen duten programen ebaluazioa aztertuko da.

Ekitaldian hartuko dute parte:

  • Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
  • Fernando Tapia, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea