euskaraespañol

Eguneko irudia

Ingeniariak-Deustu estropadaren 41. edizioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/03/31, 19:00

Deskribapena

Erandio – Bilboko Udala
Bilboko itsasadarra 

Bilboko itsasadarrean norgehiagoka berria izango dugu ikusgai Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta Deustuko Unibertsitateko tripulazioen artean. 41. edizio honetan, talde urdinaren ordezkariak garaipena berresten saiatuko dira, bandera Euskal Herriko Unibertsitatera ekartzeko nahian. 

Erandio izango da Bilboko Udalean amaituko den lehiaren abiapuntua. Estropadak sei “luze” izango ditu: Lutxana, Zorrotza, Erribera (Zorrozaurre), Ontziola, Abando eta Uribitarte; guztira, 7.408 metro.  

Joan den martxoaren 16an ohiko desafioa egin zuten Iñigo Martínez de Alegríak eta Guillermo Ranerok, hurrenez hurren, Ingeniarien eta Deustukoen entrenatzaileek. Oraingo honetan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle erretiratuak, Isabel Larrakoetxeak eta Guillermo Barandariánek, Gondra Barandarián Fundazioko lehendakariak, babestuko dituzte talde horiek. 

Informazio gehiago: 
https://laregata.org/