euskaraespañol

Eguneko irudia

Graduazio-ekitaldia

Informatika Fakultatearen graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/18, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, urriaren 18an, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko auditorioan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko 2023-2024 promozioko 93 ikasleren, Adimen Artifizialeko graduko lehen promozioko 26 ikasleren zein master ezberdinetako ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa izango dira. Ekitaldian Xabier Ucin Irasuegui Ikasle Kontseiluburuk parte hartuko du ere. Era berean, Miguel Ángel Veganzones Bordón Datuen lehendakariordeak Lookiero enpresan hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Los pájaros del frío: recuerdos que mienten un poco’.

PROGRAMA

  • Ekitaldiaren aurkezpena, Naiara Aginako Bengoa, Ikasleria dekanordearen hitzak.
  • Alexander Mendiburu Alberro, Informatika Fakultateko dekanoaren hitzak.
  • Xabier Ucin Irasuegui, Ikasle Kontseiluburuaren hitzak.
  • Miguel Ángel Veganzones Bordón Datuen lehendakariordea Lookiero enpresan hitzaldia.
  • Diploma banaketa.
  • Eva Ferreira García , UPV/EHUko errektorearen hitzak.
Ekitaldi hau zuzenean ikusi ahal izango da: https://labur.eus/Graduazioa24