euskaraespañol

Eguneko irudia

Informatika Fakultatearen promozio berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/24

Adimen Artifizialeko Graduko lehen promozioko 26 ikasle graduatu dira | Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak Informatika Ingeniaritzako Graduko 2023-2024 promozioko 93 ikasleak eta Adimen Artifizialeko Graduko lehen promozioko 26 ikasleak graduatzeko ekitaldia egin zuen. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola Zentroko Auditorioan izan zen, Donostian. Ekitaldi akademikoan Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa izan ziren buru. Montse Maritxalar Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea eta Naiara Aginako Bengoa aipatutako ikastegiko Ikasleen dekanordea ere bertaratu ziren. Bestalde, Xabier Ucin Irasuegui Informatika Fakultateko Ikasleen Kontseiluko presidenteak eta Miguel Ángel Veganzones Bordón Lookiero enpresako Datuen lehendakariordeak parte hartu zuten ekitaldian. Azken horrek hitzaldi bat eman zuen ‘Hotzaren txoriak: gezur pixka bat esaten duten oroitzapenak’ izenburupean.