euskaraespañol

Eguneko irudia

Ikuskizun zientifikoa umeentzako: ¿Ciencia o Magia?

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/19, 18:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn"

Deskribapena

Larunbata, urriaren 19an, 18:00etan

Igandea, urriaren 20an, 11:30etan

 

"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn" ekitaldiaren barruan “¿Ciencia o magia?” zientzia ikuskizuna eskainiko du David Ballesterosek dibulgatzaileak, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua batez ere.

Zientziarik gabe, denak dauka magia kutsua. David Ballesteros dibulgatzailearen «¿Ciencia o Magia?» ikuskizunak aukera emango digu «magikoak» diruditen baina zientziaren bidez azal daitezkeen fenomenoak ezagutzeko.

Demostrazio harrigarriak egingo dizkigu, eta modu dinamiko eta esperimentalean, metodo zientifikoa erabiliko du azalpenak emateko. Besteak beste, ura ardo bihurtuko dugu, ezagutuko ditugu globoen propietate magikoak, une «elektrizanteak» biziko ditugu, eta formak sortuko ditugu airean.

 

Sarrera librea eta doakoa gela bete arte.