euskaraespañol

Eguneko irudia

IKD GAZtE, %100 ikasleek egina

Ikasleek beraiek gizarte proiektuak garatzen dituzte eta horrela bere ikaskuntza-prozesua zuzendu

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/22

(Beste leiho bat zabalduko du)
Bideoaren esteka

Gradu ezberdinetako hamaika ikaslek kudeatu, koordinatu eta dinamizatu dituzte bederatzi giza-proiektu IKD GAZtE programa barruan. Aurten, zazpigarren edizioan, ikasle tutore horiek 44 ikasle gidatu dituzte proiektuak garatzeko eta, horrela, beste modu batean bai ikastea bai ikaskuntza prozesuan protagonista izatea.

Jon Arzelus, Sheila Bouza, Manex Darceles, Ekaitz Eleta, Aritz Etxaniz, Maddi Marko, Joana Mendez, Aitor Mendia, Iraitz Otaño, Itsaso Oteiza eta Malen Otxoa de Retana ikasleek osatu dute IKD GAZtE 2018ko lan-taldea. “IKG GAZtE esperientzia guztiz positiboa eta oso aberasgarri arlo akademikoan, pertsonalean eta lanean izan da”, adierazi dute Itsaso Oteizak eta Ekaitz Eletak, ikaskideen bozeramaileek. Haien ustez “halako proiektua eta lan giroa beste programa batean aurkitzea oso zaila izango da etorkizunean”.

Ikasturte honetan, Itsaso Izagirre UPV/EHUko teknikariaren laguntzarekin, bederatzi proiektu garatu dute, guztiak gizartearekin lotuta. Hain zuzen ere, ikasleek lan estua egin dute gizarte-eragile hauekin: Acabe, Donostia Sustapena, Musikene, EuskalHack, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Irungo Gazte Boluntariotza, Kutxa Ekogunea, Tabakalera eta UPV/EHUko Mugikortasun Programa. IKD GAZtE programaren bidez, ikasleak beren ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatu dira eta egileekin lan estua egin dute.

Hamar aste, hamar saio, hainbat lan eta ekintza dinamiko, agente-sozialekin bilera zein bere etxean zein gurean. Eta azkenean, helburuak bete dituzte. Adibidez, Acabe elkarteari Facebook erabiltzeko gida bat eman diote Elikadura Jokaera Nahasteen moduko gaixotasunez gizartea sentsibilizatzeko; Donostiako Sustapena udal publiko elkartearen WeekINN ekimenaren publizitate-kanpaina ere egin dute; eta bisita gidatuak berritzeko Tabakalerari eman diote plan bat bisita gidatuak berri ditzaten.

Helburuak betetzeko, gradu ezberdinetako ikasleen arteko taldea sortu da. Kasu horretan, ikasleek Psikologia, Gizarte-antropologia, Ingeniaritza informatikoa, Erizaintza eta Haur-hezkuntza graduak ikasten dituzte. Guztiok elkarlanean jardun dute. Era berean, “jende berria ezagutu dugu, bestelako eskuduntzak lortu, eta era desberdinak lan egin. Programari esker, ikasle taldeak dinamizatzen ikasi dugu, eta gero esperientzia bi kongresuetan aurkeztu ditugu”, azaltzen dute Oteizak eta Eletak. Hain zuzen ere, Bartzelonako CIEDO 2018 eta Madrilgo CILME 2018 kongresuetara joan dira.

Gaur egun Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak kudeatzen duen programa 2011/2012 ikasturtean abian jarri zuen UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (SAE/HELAZ). Harrezkero IKD GAZtE programa sendatu ari da helburu nagusiak betetzeko: ikasleen gaitasuna eta lidergoa ahalduntzea eta unibertsitatea-gizartea arteko zubiak eraikitzea, bai eta jendartea hurbilarekin sentsibilizatua eta harremanetan dagoen unibertsitate inplikatua sortzea ere.