Gipuzkoako Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu azterketen aldian
Noiz eta non
Noiztik: 2022/12/17 Noiz arte: 2023/01/15, 09:00 - 21:00
Kokapena
Elbira Zipitria Zentroa
Paseo Ondarreta -Ondarreta pasalekua 18. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18. Donostia) ikasteko gelak irekiko dira, 9:00etatik 21:00etara.
*Ikasgelak UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte.
Irekiera-datak:
-Asteburuak eta jaiegunak:
• 2022ko abenduak 17-18
• 2023ko urtarrilak 6
• 2023ko urtarrilak 7-8
• 2023ko urtarrilak 14-15
-Astegunak:
• 2023ko urtarrilak 2, 3, 4 eta 5
Ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez. UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.
Ikasteko geletan lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak