Ikasleen Ahotsen IV. Topaketak ospatu ziren
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/25
Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, 'Ikasleen Ahotsen Topaketak' ospatu ziren. Jarduera hau UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak antolatzen du eta aurtengoa VI. edizioa izan da.
Topaketa horiek desgaitasuna eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako (DBH) 4. mailan matrikulatutako premia bereziak dituzten unibertsitate aurreko ikasleei eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude.
Ekitaldia Arantza Martínez Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen zuzendariak aurkeztu zuen eta bi zati izan zituen; lehen zatian, unibertsitateko hiru ikasle izan ziren protagonistak, eta praktika onak eta beren bizi-esperientzia partekatu zituzten. Adierazi zutenez, unibertsitate aurreko etapatik unibertsitaterako trantsizioa konplexua da, eta, horregatik, beharrezkoa da informazioa jasotzea eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen erreferenteak izatea. Hiru ikasleak bat etorri ziren UPV/EHUk dituen baliabideak eta laguntzak ezagutzeaz haratago, oso garrantzitsua dela beldurrik ez izatea, gaitasunak baloratzea eta bakoitzari gustatzen zaiona ikastea.
Bigarren zatian, berriz, topaketara etorri ziren ikasle guztiek solasaldi batean parte hartu zuten. Eta bitartean, hezkuntzarako profesionalek eta familiek aukera izan zuten UPV/EHUn desgaitasuna eta/edo hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntzei, baliabideei eta egokitzapenei buruzko informazio-saio batean egoteko.
Topaketa honen helburu nagusia da unibertsitate-aurreko etapako ikasleek unibertsitate-etapan dauden sarbide-neurriak, laguntzak eta egokitzapenak ezagutzea, eta erabakiak hartzeko orduan kontuan izan dezaten “unibertsitatea benetako aukera” dela, horretarako unibertsitateko ikasleak entzun, beraiekin hitz egin eta zalantzak argitzeko aukera izan dute.
Jarduera hau UPV/EHUren IV. Inklusio Planaren barruan kokatzen da eta, hain zuzen ere planaren lehen ardatz estrategikoarekin lotuta dago.