euskaraespañol

Ikasleen ahotsa gehitu du Unibertsitateetako 9 Taldeko (G9) Ikasleen Batzorde Sektorialak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/07

Ikasleen ahotsa gehitu du Unibertsitateetako 9 Taldeko (9T) Ikasleen Batzorde Sektorialak
Ikasleen ahotsa gehitu du Unibertsitateetako 9 Taldeko (9T) Ikasleen Batzorde Sektorialak

Unibertsitateetako 9 Taldeko (G9) Ikasleen Batzorde Sektoriala, maiatzaren 4an, bildu zen Errioxako Unibertsitatean, bertako errektore Julio Rubioren lehendakaritzapean. Elkarraldian, ikasleen eremuan interesa duten hainbat gairi heldu zieten eta, berritasun gisa, Ikasleen Kontseiluetako arduradunei egin zitzaie harrera bileran haien kezkak eta ardurak ezagutzeko.

Aurrerapausoak eman ziren ikasleen mugikortasunarekin, ebaluazio prozesuekin eta unibertsitatera sartzeko Batxilergoko ebaluazioen ponderazioaren inguruko gai teknikoekin lotutako zenbait lan-lerrotan. Praktikak egiteko hitzarmen eredu bateratu bat lantzeko aukeraz ere jardun zuten 9T osatzen duten unibertsitate guztietarako.

Unibertsitateetako 9 Taldea (G-9) erakunde bat da, dagokien Autonomia Erkidegoan unibertsitate publiko bakarrak diren horiek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Universitat de les Illes Balears, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.