Arte Erromanikoari buruzko III. jardunaldiak
Noiz eta non
2019/03/27, 19:15 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Martxoak 27an, asteazkenaz, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian berriro burutuko da Arte Erromanikoari buruzko III. jardunaldien beste saio bat, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erdi Aroko Arabaren proiektuak batera antolaturik.
Oraingo honetan, Íñigo Ezquerra izango da hizlaria, ‘Erromaniko ezkutua. Arabako tenpluen eraikuntza’ izeneko hitzaldiaz. Saio guztiak 19:15etan hasiko dira eta irekita egongo dira interesatu guztientzat, edukiera bete arte.
Jardunaldi hauen antolakuntzan Erromanikoaren Adiskideen Elkartea, Arabako Foru Diputazioa eta Vital Fundazioa aritu dira.