Arte Erromanikoari buruzko III. jardunaldiak
Noiz eta non
2019/02/20, 19:15 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Otsailaren 20an hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian burutuko dira Arte Erromanikoari buruzko III. jardunaldiak, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erdi Aroko Arabaren proiektuak batera antolaturik.
Bost jardunaldi hauek, Erromanikoaren Adiskideen Elkartearen, Arabako foru diputazioaren eta Vital fundazioaren laguntza dutelarik, ‘Arkitektura erromanikoa. Praktikotasunaren eta edertasunaren arteko oreka’ izango dute izena eta honako programa honi lotuko zaizkio:
Otsailak 20
Ricardo Garay. ‘Bakantasunaren’ bila: Arkitektura erromanikorako sarrera.
Martxoak 13
Francesca Español. Arkitekturaren forma eta erabilerak Erdi Aroko Katalunian.
Martxoak 27
Íñigo Ezquerra. Erromaniko ezkutua. Arabako tenpluen eraikuntza.
Apirilak 11
Yésica Ruiz. Arkitektura erromanikoa, kristau diskurtsoaren euskarri. Ikonografiaren eta Erdi Aroko tenpluaren eremu ezberdinen arteko solasa.
Maiatzak 8
Carlos Martínez Álava. Fluxu artistikoak, gerra eta heriotzaz haragoa Nafarroaren arkitektura erromanikoa.
Saio guztiak 19:15etan hasiko dira eta irekita egongo dira interesatu guztientzat, edukiera bete arte.