euskaraespañol

Eguneko irudia

II Estatuko Biltzarra Emakumeak eta Kirolak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/02/25 Noiz arte: 2019/02/26, 00:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeak eta Kirola izeneko estatu mailako II Kongresua antolatu dutela. Bizkaia Aretoan izango da, 2019ko otsailaren 25ean eta 26an.“Berdintasunerantz eskalatzen” lelopean, Bizkaiko hiriburuak 2017an Valentzian ospatutako lehen edizioari lekukoa hartu dio, kirolean protagonista diren emakumeei ahotsa emateko asmoz. Biltzarra honekin, emakumeak kirolean duen parte-hartzearekin konprometituta dauden erakundeekin bat egin nahi dugu. 

Guztion kirolaz hitz egingo dugu, goi mailako kirolaz, kirol profesionalaz, baita gizon-emakumeen arteko erabateko berdintasunean oinarrituta dauden ekimen publikoetaz ere. Hizlari ospetsuak eta Kirol eta Genero arloko adituak izango dira, baina, horretaz gain, emakume kirolari, entrenatzaile eta arbitro ugari bertaratuko dira eta bakoitzak bere esperientziari buruz hitz egiteko aukera izango du. Era berean, horien guztien hausnarketa, beharrizan eta proposamenak jasotzeko dokumentu bateratu bat adostuko dute, berdintasunaren gailurrera heltzeko bidaia-orri gisa erabiltzeko asmoz.

           

Partehartzaileak besteak beste:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUren Errektorea
  • Teresa Laespada, Enplegia, Gizartea Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua  
  • Laia Sanz, motoziklista, bederatzi aldiz Rally Dakar lasterketaren irabazlea emakumezko kategorian
  • Juan María Aburto, Bilboko Alkatea
  • Paloma del Ríoren, RTVEko kazetari eta komunikatzailea
  •  Iraia Iturregi, Athletic Club Bilbao, emakumezko taldearen jokalaria

 Programa

Izena ematea doakoa da.  

Oharra: Asistentzia krediturako balioko die EHUko ikasleei.