-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
Disfagiari buruzko lantaldearen I. bilera
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/11/27
![](https://ehu.eus/documents/10136/13316928/grupo-disfagia_web.jpg/b4ee56e2-897d-220f-9fb1-eacd5555a038?t=1574861808000)
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneak AEPASen (Analisi Sentsorialeko Profesionalen Espainiako Elkartea) disfagiari buruzko lantaldearen I. bilera hartuko du. Unibertsitate, ikergune, zentro teknologiko eta asistentzia eremuetako (UPV/EHU, UPNA, CSIC, UBU, Azti edo Aspace, besteak beste) nazio mailako hogei adituk parte hartzen dute ekimen honetan.
Disfagia esaten zaio elikagaiak irensteko zailtasunari, eta osasunean garrantzi handia duen arazoa da, bizilagunen ehuneko handi bati eragiten baitio (% 8), eta are gehiago handitzen da adinekoen artean eta gaixotasun neurodegeneratiboen kasuetan (% 30-80). Egoera hori desnutrizioarekin erlazionatzen da, egoera patologikoak larriagotuz, eta eragindako pertsonaren heriotza ekar dezake, dela itotzeagatik, dela arnasketa konplikazioengatik.
UPV/EHUko Farmazia Fakultateko testuraren Analisirako Laborategiko (LaTEX) ikertzaileek koordinatutako lehenengo elkarretaratze honetan, lantaldearen lan ildoak eta egitura ezarriko dira, disfagia egoeretan dieta segurtasunez erabiltzeko tresna erraz eta egokiak eskaintzeko.