euskaraespañol

i+Med, Euskadiko XXI. Ekintzailearen saria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/16

i+Med enpresak Euskadiko XXI. Ekintzailearen saria jaso du, enpresa berritzailea den aldetik; finalera beste sei euskal enpresa ere heldu ziren. Lehiaketa Caixabanek eta Sprik antolatzen dute, eta Enisa enpresak ere parte hartzen du. 5.000 euroko saria du, eskudirutan, eta beka bat, Ignite Fast Track nazioarteko ikastarora joateko; ikastaroa Cambridgeko britainiar unibertsitatean da.

i+Med Biotechnology for Health oinarri teknologikoko enpresa da; bere espezializazioa nanohidrogelen ikerketa, garapena eta fabrikazioa da, bere substantzia aktiboen askapen kontrolaturako. Enpresa-proiektu gisa sortu zen, aurreinkubazio fasean Inizia Enpresa Mintegian; mintegia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Lascaray Ikergunean dago.

Arabako campuseko enpresa mintegia sortu zen unibertsitate eremuak ezagutza iturritik hurbil egitura bat izateko beharra dela eta eginiko eskaerari erantzuteko; aldi berean, egitura horrek enpresa errealitatera ikasketa eremuan sortutako proiektuak eramateko aukera eman behar zuen.

2014an, i+Med enpresak lortu zuen Inizia Uniekintzaile Sariaren IV. Edizioko irabazle izatea, enpresa oso berritzailea delako. Saria INIZIA Arabacampus programan sartzen da, eta zenbait jarduera jaso ditu unibertsitateko elkartearen artean kultura ekintzailea sustatzeko.