euskaraespañol

Eguneko irudia

UNESCO Paisaien eta Munduko Ondarearen I. elkarretaratze birtuala

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/12/03, 16:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, abenduaren 3an, 16:00etatik 18:30etara, UNESCO Paisaiak eta Munduko Ondarea zikloaren I. elkarretaratze birtuala egingo da, 'Munduko Ondarea Pandemia Global baten aurrean' izenburupean. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak antolatuta, erakunde eta unibertsitateetako ordezkariak eta arlo horretako adituak bilduko dira, 2020an hasitako pandemiaren ondoren leku horien gainean dagoen horizonteari buruz hitz egiteko.

Azpimarragarria da eztabaidagai izango diren Munduko Ondare izendatutako lau lekuen errealitatea ikuspegi desberdinetatik azaltzera hurbilduko diren pertsonen panelaren kalitatea: Petra (Jordania), Portobelo (Panama), Alhambra (Espainia) eta Ekain Berri (Euskal Herria).

Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: catedra.unesco-paisajes@ehu.eus

Informazio gehiago honako webgune honetan: http://www.catedraunesco.eu/actualidad/