euskaraespañol

Omenaldia: ‘Jon Kortazar Euskal Literatura Katedran 30 urte (1992-2022)’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/12/14, 10:30

Kokapena

Biltzar aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatean ekitaldi bat antolatu da Jon Kortazarrek Euskal Literatura Katedran 30 urte bete dituelako. Urtza Garay Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoaren ongietorria eta gero Xabier Etxaniz UPV/EHU irakasle eta idazleak ‘Jon Kortazar: Lauaxetatik komikigintzara, euskal literatura sistema zabaltzen’ eta Ur Apaletegik ‘Jon Kortazar eta kritika literarioaren abentura kolektiboa’ hitzaldiak eskainiko dituzte.

Gainera bideokonferentziaz parte hartuko du hurrengo idazle eta akademikoek:

- Luis García Montero, Cervantes Institutuko Zuzendaria. Poeta.

- Kirmen Uribe, Idazlea.

- Darío Villanueva. Compostelako Santiagoko Unibertsitatea. Real Academia Española-ko Zuzendari ohia.

- Itziar Aduriz, Bartzelonako Unibertsitatea.

- Santiago Pérez-Isasi, Lisboako Unibertsitatea.

- Miren Agur Meabe, Euskaltzaina, idazlea.

Horretaz gain, Fakultatean katedra horri buruzko erakusketa bat ere badago bertako hallean.

Jon Kortazar (Mundaka, 1955).

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Literaturako katedraduna. Ikerketa arloko sei seiurteko ditu.

Compostelako Santiagoko irakasle bisitaria. Irakaslea, idazlea eta hainbat komunikabideetako kolaboratzailea.

Sari garrantzitsuak jaso ditu: Galiziako PEN Clubak Rosalia de Castro Saria eskaini zion 2008 bere lan osoaren itzalarengatik. 2009an Bizkaiko Aldundiak Lauaxeta Sariaz omendu zuen. 

Gaur egun LAIDA (Literatura eta Identitadea) Iekerketa Taldeko burua da. Egungo Euskal Literaturaren Historia (2007-2017) eman du argitara. Garaiko literatur lana generoka aztertu ditu eta 8 liburutan eman du gaia: eleberria, poesia, nobela eta zinema, ipuina, haur eta gazte literatura, antzerkia, saiakera eta komikia, horrela garaiko literaturaren ikuspegi aberats bezain sakona emanez. Ingelesez argitaratu da: Contemporary Basque Literature (Center for Basque Studies, Reno, 2016) eta gazteleraz laburpen bat: Literatura Vasca: Puertos abiertos (2013), Ínsula aldizkariko 797 zenbakian.