Hitzaldia: 'Zientzia, Artea eta Kaleko Kultura'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/06/13, 19:00 - 00:00
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Kultura betidanik lotu izan da giza jarduerarekin eta, azken finean, gizakiaren existentziari zentzua ematen dioten ekintzekin. Zentzu horretan, mundua ezagutzeko, gure burua gainditzeko, gozatzeko eta nor bere baitan biltzeko sortzen dugun guztia kultura gisa defini dezakegu.
Hainbat diziplina hartzen dituen terminoa, non gizakiak, ezagutza modu anitzak sailkatzeko asmoarekin, eta garrantzi-maila desberdinak zehazte aldera, hainbat muga jarri dituen. Muga horiek zehaztean, bi kulturen estereotipoa sortzen da, zientziak eta arteak, eta baita goi- eta behe-mailako kulturak deritzenen arteko bereizketa. Baina, beharrezkoak eta baliagarriak al dira muga horiek?
Eztabaida horri heltzeko helburuarekin, eta artea eta zientzia elkarrekin lotzen dituen ikuspegia emateko, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak hurrengo ekainaren 13an, “Zientzia, Artea eta Kaleko Kultura” izeneko hitzaldien zikloa eskainiko du.
Ekitaldi hau “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan dago, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena.
Zientzia eta artea
Ekainaren 13an, arratsaldeko 7:00etan, egingo da zikloaren bigarren eta azken jardunaldia. Bertan, Deborah García Bello kimikariak, UPV/EHUko Óscar González Mendia irakasleak eta Nuria Mora artistak kaleko artearen tekniken atzean dagoen zientziaren inguruan hitz egingo dute.
Hizlariek Bizkaiko hiriburuko liburutegira eramango dute pop arte mugimenduan, dadaismoan, dekorazioan, diseinuan eta kitsch mugimenduan erabilitako materialen esanahia. Goi eta behe kulturen artean aurki daitekeen enfrentamenduaren gakoak aztertuko dituzte, gainera.
Hitzaldietara sarbidea doan izango da, nahi duen guztiarentzat eta bete arte; halere, sartu ahal izateko, liburutegian bertan jaso beharko dira gonbidapenak ekainaren 8tik 13ra azken jardunaldirako.
Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko 10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da, astelehenetik ostiralera. Ekainean gonbidapenak jasotzeko ordutegia arratsaldeko 19:00tan bukatuko da.
Ekitaldira gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.
Hizlariak
Deborah García Bello Kimika lizentziatua eta zientzia dibulgatzailea da. “Todo es cuestión de química” eta “¡Que se le van las vitaminas!” liburuak idatzi ditu eta, egun, bere Dimetilsulfuro blogean idazten du, Bitacoras 2014 sariaren eta 2016ko Dibulgazio Zientifikoko Tesla sariaren irabazlea. García Bellok hainbat komunikabiderekin egiten du lan, eta Komunikazio Zientifikoko Espainiar Elkartearen kide da, eta baita Komunikazio Zientifiko eta Teknologikoko Elkartearena ere.
Óscar González Mendia Kimika Analitikoko doktorea da eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia fakultatean (UPV/EHU). Nahiz eta bere ikerketa-lanak sendagaien analisian eta haien metabolomikaren azterketan oinarritzen den, azken hiru urteetan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan ere irakasle lanetan dihardu. Esperientzia horren ondorioz, zientziaren eta artearen arteko lotura aztertzeko gogoa sortu zitzaion.
Bere hitzaldian, González Mendiak historian egin diren arte-faltsifikazio ezagunenei buruz hitz egingo du, eta baita haiek izan zuten ondorio ekonomiko eta kulturalei buruz ere. UPV/EHUko irakasleak Kimika Analitikoak artearen munduan artelanen egilea nor den argitzen duen garrantzia azpimarratuko du bere hitzaldian.
Nuria Mora PostGraffiti eta Street Art korronteetako artista garaikidea da, eta azken horren aitzindarietako bat da. Bere lana nazioarteko hainbat galeria eta museotan erakutsi da, besteak beste, Johannesburgoko Arte Garaikideko Museoan eta Londreseko Tate Modern-ean.