euskaraespañol

Eguneko irudia

HItzaldia: 'Luces largas y navegadores para generar valor empresarial’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/11/08, 09:00

Kokapena

Bilboko Merkataritza Ganbera
Alameda de Recalde 50. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Azaroaren 8an, ostiralean, 9:00etatik aurrera “Estrategia: 'Argi luzeak eta nabigatzaileak' enpresa-balioa sortzeko” jardunaldia egingo da BIlbon. Ekitaldi hau ‘Enpresa Konexioak 2024: Etorkizuna Nabigatzen’ ziklokoaren parte izango da, UPV/EHUko Familia Enpresen Katedrak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, ETEen lehiakortasuna sustatzeko.

Bizkaiko ETEei ikuspegi praktiko bat eskaintzeko diseinatu da topaketa hori, erakundeen kudeaketarako funtsezko elementu gisa estrategia egoki bat izateak duen garrantziari buruz, aldaketak abiadura handian gertatzen diren testuinguru honetan.

Iñigo Arrieta Munduate OTEIC Taldeko Estrategia eta Corporate Saileko zuzendariak Lurraldeko ETEek beren helburuak eta epe labur, “ertain eta luzerako asmoak arrakastaz lortzeko urratsak” gidatuko dituen “ibilbide-orria” ezartzea komenigarritasuna aztertuko du. “Helburu horien betetze-mailaren segimendua egiteko behar diren tresnak aztertuko dira, bai eta gerta daitezkeen egoeretara egokitzeko formulak ere. Plan Estrategikoa diseinatzeko eta Urteko Plan Operatiboarekin eta haren ezarpenaren Jarraipen Sistemarekin lotzeko kontuan hartu beharreko metodologiak ere landuko dira jardunaldian”, azaldu dute antolatzaileek.

Jardunaldi honetan parte hartzea doakoa da, leku-kopurua bete arte, hementxe izena eman ondoren.