euskaraespañol

Eguneko irudia

Konferentzia

Hitzaldia: ‘How predictive are cosmological theories’

  • Albisteak

Noiz eta non

2023/11/14, 11:40

Kokapena

Hitzaldi aretoa (1.A.1 gela) - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Viatcheslav Mukhanovek, Kosmologia Teorikoko munduko aditurik handienetako bat da, izan ere  BBBV Fundazioaren ‘Fronteras del conocimiento ‘saria jaso zuen Stephen Hawking-ekin batera 2015ean. Adituak "How predictive are cosmological theories" hitzaldia emango du Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Unibertso nagusiko dentsitate-perturbazioen jatorri kuantikoari buruz egin duen lan aitzindaria da azken 40 urteetan arlo horretan egindako lan teoriko eta behatzaile askoren abiapuntua.

Mukhanovek fisika ikasi zuen Moskuko Institutu Fisiko-teknikoan eta doktorego batekin graduatu zen 1982an. Ondoren, Moskuko Ikerketa Nuklearreko Institutuan sartu zen, eta bertan ikertzaile zientifiko gisa lan egin zuen 1982-1992 urteetan. Ondoren, ETH Zurich-en (Suitzako Teknologia Institutu Federala) kontratatu zuten irakasle gisa (1992- 1997). 1997an, Fisikako irakasle titular eta Astropartikulen Dibisioko buru izendatu zuten Municheko Ludwig-Maximilians Unibertsitatean.

Aitorpenak

Bestalde, Mukhanov irakaslea Astropartikulen Kosmologia eta Fisika Aldizkariaren (JCAP) zuzendari zientifikoa da gaur egun. Bere ibilbidean zehar sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu. Horien artean aipatzekoa da Stephen Hawkingekin batera Oinarrizko Zientzietako BBVA Fundazioko ‘Fronteras del Conocimiento’ Saria.

Bere ibilbideko beste sari batzuk honako hauek dira: SESBeko Zientzien Akademiaren Urrezko Domina (1988); Oskar Klein Domina, Stockholmeko Unibertsitatea, Suedia (2006); Tomalla Saria, Suitza (2009); Blaise Pascal Katedra, ENS, Paris, Frantzia (2011); Amaldi Domina (2012); Gruber Kosmologia Saria (2013); Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling-Preis, Bavariako Zientzia eta Humanitate Akademia, Alemania (2014); Max Planck Domina (2015); Dirac Domina (ICTP) (2019), besteak beste.