Hitzaldia: “Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legea: berrikuntza nagusiak”
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/10/29, 09:00 - 00:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, urriak 29, 09:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja Gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da IX. Itsas-Zuzenbideari buruzko Hitzaldia - Nazioarteko Kongresua, “Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legea: berrikuntza nagusiak”.
Itsas Garraioaren Zuzenbidean aditu diren nazio eta nazioarteko akademiko eta profesionalak Bilbon bilduta, Hitzaldiaren lehen zatian Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legeak, orain dela gutxi indarrean sartu dena, dakarren berrikuntza nabarmenenak aztertuko dira, besteren artean, portu-zerbitzuen arauketa, portuko jabari publikoaren kudeaketa eta berma-erregimena eta kirol eta aisialdiko portuen kudeaketa ereduak. Zehazki, Hitzaldiaren bigarren aditu-taldeak azken honi emango dio garrantzia.
Arratsaldean, gainerako Portu Lege autonomikoen ereduak izango dira protagonista, zenbait Autonomia Erkidegoetatik etorritako aditu eta Unibertsitateko Irakasleen azalpenei esker. Bukatzeko, Italiatik eta Frantziatik etorritako hizlariek, kirol-nabigazioa aztertuko dute nazioarteko esparruan.