euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia: ‘Estrategias del CIMMYT para la Adaptación y Mitigación al Cambio Climático en la Agricultura’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/31, 11:45

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ivan Ortiz-Monasterio, CIMMYT, Gari eta Artoa Hobetzeko Nazioarteko Zentroko (International Maize and Wheat Improvement Center, Mexiko) agronomo eta zientzialari nagusiak, ‘Estrategias del CIMMYT para la Adaptación y Mitigación al Cambio Climático en la Agricultura’ hitzaldia emango du '.

CIMMYTek arto- eta gari-hibridoak garatzen ditu transgenikoak ez diren ohiko teknologiekin, eta bertako landareen haziak hobetzen ditu nekazariekin lankidetzan. Ondoren, hazi hobetu hori tokiko nekazariekin lankidetzan frogatzen da, eta sektore horrek, aldi berean, laborantza-eskualdeetara hobekien egokitutako materialak merkaturatzen ditu.

Ivan Ortiz-Monasteriok landareen nutrizioan eta lurzoruaren emankortasunean oinarritu ditu bere azterlanak, zerealen ekoizpenean mantenugaien erabileraren eraginkortasuna hobetzeko bitarteko gisa, produktibitatea, nutrizio-kalitatea eta errentagarritasuna handitzeko eta, aldi berean, ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landare Biologia eta Ekologia Saileko katedraduna buru duen NUMAPS ikerketa-taldearekin lankidetzan dihardu..