Dudley R. Herschbach Kimikako Nobel saridunaren hitzaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/09/05, 17:00 - 00:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Dudley R. Herschbachek, Kimikako Nobel saridunak, hitzaldi bat emango du Guggenheim Bilbao Museoan, UPV/EHUk antolatutako «International Conference on High Resolution Molecular Spectroscopy» kongresuaren barruan. Aurten kongresuaren hogeita bosgarren edizioa denez, «urteurreneko saio» berezia ere izango du, Dudley R. Herschbach Kimikako Nobel saridunaren hitzaldiarekin.
Valladolideko Unibertsitatearekin batera, UPV/EHUk antolatu du «25th International Conference on High Resolution Molecular Spectroscopy» biltzarra, eta Bizkaia Aretoan egingo da irailaren 3tik 7ra bitartean. Bi urtez behingo biltzar hori munduko garrantzitsuenetako bat da bere arloan —bereizmen handiko espektroskopia molekularra—, eta 24 herrialdetako 300 espezialista inguru bilduko ditu.