Hitzaldia: ‘Agustín Ibarrola, la estética de la ética’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/02/06, 19:30 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, otsailak 6, 19:30ean
Sarrera librea
Agustín Ibarrolaren Censuras-Zentsurak erakusketa dela eta (Bizkaia Aretoa – UPV/EHUn ikusgai otsailaren 28ra arte), artistaren obran aditua den Juan Ángel Vela del Campok hitzaldi hau emango du: Agustín Ibarrola, la estética de la ética.
Juan Ángel Vela del Campo (Bilbo, 1947) Ibarrolaren obran gehien sakondu duten adituetako bat da. Telekomunikazioko ingeniaria da, eta 1987an Madrilen egin zen Ibarrolaren erakusketaren katalogoko testuak koordinatu zituen. Orduan hasi zen prentsa, irrati eta telebistako kultura saio-idazle moduan lanean. 2000n Salzburgoko Kultura Fondoko Musika eta Antzerki Kritikaren saria eskuratu zuen. Fondo de Cultura Económicaren ‘Historia de la Música en España e Hispanoamérica (8 liburuki, 29 espezialista) koordinatu zuen. Hamarkada batez Erromako Flamenko Jaialdia koordinatu du. 2015etik Terras sem sombra jaialdiaren zuzendari artistikoa da, Portugaleko Alentejo Beherean. Gastronomia Akademiako akademikoa da, eta Cappella Napolitanako ohorezko presidentea, baita Napoleseko San Pietro a Majella kontserbatorioko irakaslea ere.
Bartzelonako Lizeoko opera digitalaren proiektuko sortzaile eta zuzendaria izan zen lehenengo lau urtetan, eta Operaren Lagunen Bilboko Elkarteko Tutto Verdiren programaren zuzendari kulturala da.