euskaraespañol

Hitzaldi-solasaldia: 'Glutenik gabeko elikagaiak: egia besterik ez'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/12/13, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Glutenarekiko intolerantzia bizitza osoan irauten du eta, gaur egun, herritarren %1-i eragiten dio. Gainera, detekzio protokoloak hobetu diren heinean, pertsona gehiagok jakin dute glutenarekiko intolerantzia daukatela.

Horren ondorioz, glutena daukaten elikagaien inguruko informazio nahia ere handitu da eta horrelako elikagaien ustezko onuren inguruko eztabaida eman da. Glutenik gabeko dietak osasungarriagoak al dira?

Zalantza hori eta proteina honekin lotutako beste hainbat  Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldien saio berrian argituko ditu Jonatan Miranda Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia eta Elikagaien Zientzietako Saileko irakasle titular eta Gluten3S Ikerketa Taldeko kideak.

“Glutenik gabeko elikagaiak: egia besterik ez” hitzaldian Mirandak glutenik gabeko elikagaien inguruan argitaratu diren albisteen inguruan hitz egingo du eta horien egiazkotasuna baieztatu edo ezeztatuko ditu.

Hitzaldia abenduaren 13an, asteazkenean, egingo da Bidebarrieta Liburutegian arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak elkarlanean antolatutako hitzaldi-zientifikoen zikloaren edizio berri batean.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean.

Hizlaria

Jonatan Miranda Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia eta Elikagaien Zientzietako saileko irakasle titularra eta Gluten3S Ikerketa Taldeko kidea da. Gaur egun Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko APPINBREAD-3S proiektuaren ikertzaile nagusia da eta glutenik gabeko artisau-produktuen Baserritik Mahaira Euskal Ikerketa Plana proiektuan parte hartzen du.