Hitzaldi: ‘Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/06/26, 19:00 - 00:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ibaiondoko Udaltegiko ekitaldi aretoan
Burtsa eraikina, Pilota kaleko 10a, Bilbo
Blanca Ochoa. Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, UPV/EHU, hitzaldia emango du: ‘Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean’. Orain arte, oso haitzulo gutxi ezagutzen ziren Euskal Herrian, baina azken urteotan hainbat aurkitzen ari dira Urolako ibarrean, Gipuzkoan. Hitzaldi honetan, aurkikuntza horiek guztiak aztertuko dira, baita labar-aztarnategi berri horiek Erlaitz Kantauriarreko zein Europa mailako goi Paleolitoaren arkeologian izango duten eragina ere.
Kuaternarioari buruzko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitateak, Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin hitzaldi-zikloa egingo dute ekainean Bilbon, hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa izango da aforoa bete arte, besteak beste gure planetaren erliebea moldatu zuen Kuaternarioaren aldi geologikoari dagokion azken 2,6 milioi urteetako historia jorratzeko.
Bizkaiko hiriburuan uztailaren lehenengo astean (hilaren 1etik 5era) ospatuko den Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionalaren barnean kokatuta dago hitzaldi-zikoa, aurretik lau hitzaldi eskainiko ditu ikerketa-esparru honetan trebatutako lau ikertzaileren eskutik, egungo geologiaren formaziorako giltzarrizko aldi horren sekretuak argitzeko.