Hitzaldia: Hiri hezitzaileak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/12/16, 11:00
Kokapena
Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, abenduak 16, 11:00etan, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala aretoan, Leioan, “Hiri Hezitzaileak” hitzaldia egongo da. Joan Subirats Humet, Ekonomia Zientzietan doktorea eta Zientzia Politikoan katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuko (IGOP) ikertzailea eta Unibertsitate ministro ohia izango da hizlari. Ekitaldia UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateak antolatu du “#Hezicities Hiri hezitzaileak, komunitateak eraldatuz” jardunaldien barruan.
Jardunaldia Edgar Faurek 1973an proposatutako desberdinkeriak erreproduzitzen eta ikasleak uniformizatzen dituen eskola-eredu baten kontrako apustu alternatiboan oinarritzen da. Arreta berezia jarri nahi zaio desberdintasunen murrizketari, batez ere segregazioari eta inklusioari dagokienez. Hezkuntza- eta lurralde-proposamena da, ikustarazi nahi duena garai, espazio eta pertsona guztiek hezten dutela.
Hitzaldiaren ondoren, mahai-inguru bat egingo da “Euskal Herriko herri hezitzaileak” izenburupean.
EGITARAUA
11:00 Hitzaldia : Joan Subirats: "Ciudades educadoras"
12:00 Mahai ingurua "Euskal Herriko herri hezitzaileak"
- Olaia Jiménez (Mondragon Unibertsitatea)
- Itsaso Cruz Etxeberria (Errenteriako Udala)
- Raúl Luceño (Barakaldoko Udala)
- Aritz Tutor (UPV/EHU)