Iraide Álvarez Muguruza, UPV/EHUko doktoregaientzako #HiloTesis lehiaketaren irabazlea
Bere tesiak umorea ikuspegi feministatik aztertzen du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/06/22
Iraide Álvarez Muguruzak irabazi du UPV/EHUko doktoregaientzako #HiloTesis lehiaketa, umorea ikuspegi feministatik aztertzen duen tesiari buruzko hari batekin, hain zuzen. Irabazleak 300 euroko txeke bat eraman du, UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak emana.Crue Universidades Españolas
CRUE Universidades Españolas erakundeak Tu Tesis Doctoral en un Hilo de Twitter Lehiaketaren lehen edizioa abiarazi zuen martxoan: #HiloTesis, elkarte horretako kide diren Espainiako unibertsitateetako doktoregoko ikasleen artean dibulgazio-jarduera sustatzeko. Parte-hartzaileek gehienez 20 txiotan ezagutarazi behar zuten tesiaren edukia, sare sozial horren mugak kontuan hartuta, eta hizkuntza koofizialetako edozeinetan.
UPV/EHUko 11 doktoregaik parte hartu dute lehiaketan, eta irabazleak umoreari eta emakumeei buruzko zenbait iritzi irauli nahi izan ditu Twitterreko harian.
"Gizarte bat matxista denean, sortzen duen umoreak emakumeen aurkako dominazio diskurtsoak islatzen ditu. Ez al dugu feminismorik arlo honetan justizia soziala sustatzeko bezain garatua? Zergatik da dibertigarria pertsona askorentzat emakumeez barre egitea, baina ez patriarkatuaren gerizpean egunero jasaten ditugun zapalkuntzez? Eta, batez ere, egoera hau iraultzea posible al da? ", galdetu du Iraide Alvarez Muguruzak Twitterren.