euskaraespañol

Kongresua

Hezkuntza Medikoaren Espainiako Elkartearen XXVI. Kongresu Nazionala eta II. Nazioarteko Kongresua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/11/28 Noiz arte: 2024/11/30, 15:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Azaroaren 28tik 30era, Bizkaia Aretoan, Hezkuntza Medikoaren Espainiako Elkarteak (SEDEM) haren hogeita seigarren Kongresu Nazionala eta Nazioarteko Kongresuaren bigarren edizioa egingo ditu, azken hori “Orain profesionalak prestatzea, etorkizunerako” lelopean.

Topaketa horietan, irakaskuntza medikoko profesionalek adar horren egoerari buruz, prestakuntza-behar berrietara egokitzeko tresna berriak txertatzeari buruz eta etorkizuneko ikuspegien analisiari buruz hitz egingo dute.

Bi urtez behingo kongresuan honako hizketagaiak izango dituzte, esaterako: curriculumaren diseinua, Adimen Artifizialaren agerpena medikuntzan, simulazio klinikoa, irakasleen konpetentziak eguneratzea, ingurune klinikoetako irakaskuntza eta nola landu lanbidearteko arloa hasieratik.

Lehenengo ponentzia Mª Teresa Alfonsok egingo du. Erreferentea da curriculumaren berrikuntzen garapenean, eta hainbat herrialdetan graduak eta berrikuntzak ezartzen lan egiten du Friburgoko Unibertsitatetik.

Ostiralean, Antonio López Vegak, Ortega-Marañón Fundazioko zuzendariak, bi pentsalarien ondarea aztertuko du, osasun zientzien prestakuntzaren gaur egungo egoera ulertzeko. Eta, larunbatean, itxierako konferentzian, Jesús M. Morán-Barriosek, Gurutzetako Ospitalean 30 urtez ikasketaburua izan denak, “garai konplexuek” osasun arloko prestakuntzari ekartzen dizkioten aukerez hitz egingo du.

Topaketak Adimen Artifizialaren erabilerari ere helduko dio, osoko bilkura batean. SEDEMek interes handiz begiratzen dio Adimen Artifizialari, eta haren erabilera etikoari buruzko dekalogo bat argitaratu zuen 2023ko urrian.

Bestetik, simulazio klinikoaren garapen didaktikoa eta horrek pazientearen segurtasunerako zer esan nahi duen ere landuko dute kongresuan. Halaber, nabarmentzekoa da “Expo-Simulación” showrooma. Bertan, simulazio fisikoko eta birtualeko hainbat teknologia aurkeztuko dituzte, eskuragarri edo garapen-prozesuan daudenak, eta beharrezko trebetasun teknikoak eta konpetentzia profesionalak eskuratzen eta fintzen lagun dezaketenak.

Informazio gehiagorako: https://www.sedembilbao2024.org/