Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzea
UPV/EHUko eta Eusko Jaurlaritzako programak 1.500 euroko bekak emango dizkie 510 laguni hiru hilabeteko praktikak egiteko enpresatan eta erakundetan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/07/05
UPV/EHUko 510 ikaslek parte hartu ahal dute Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programan, zein unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren baterako jarduketa den. 2018/2019 ikasturtean Gradu baten azken kurtsoko ikasleei edo 2017/2018 ikasturteko unibertsitateko Gradu ofizial baten tituludunei zuzenduta dago. Programak enpresetan eta erakundetan hiru hilabeteko egonaldia jasotzen du, eta amaitu ondoren, partaideek 1.500 euroko laguntza jasoko dute.
Programaren onuradunek irailean ikastaro osagarri bat jasoko dute, eta gero, urrian, azaroan eta abenduan, praktikak egingo dituzte. Partaideek tutore biren laguntza izango dute, bata unibertsitatekoa eta bestea enpresakoa edo erakundekoa.