-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘Varados’, Helena Tabernaren dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2020/10/14, 12:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/0/documental-varados-helena-tabernas.jpg/c42659e6-0a8e-4e7b-8a63-098a14eb9a16?t=1602140700367)
Deskribapena
Asteazkenean, urriak 13, 20:00etan, CineClub FAS-en aretoan (El Carmengo Aretoan. Indautxuko enparantza), eta ostegunean, urriak 14, 12:00etan UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena-48940- Leioa-Erandio) “Varados. Una historia de solidaridad,lucha y esperanza”, Helena Tabernaren dokumentalaren proiekzioa egingo da. Ondoren, mahai-ingurua egingo da, Helena Tabernak,filmearen zuzendariak eta gidoilariak, parte hartuko du.
Mediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan zen itsasoan, milaka errefuxiatu daude Europak noiz hartuko dituen zain. Kontinente zaharraren ateetan, itxaropenari eusteko lehiatzen dira, egunero baldintza kaskarretan bizi arren. “Varados” iraupen luzeko migrante horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenaseko eraikin okupatuetan nahiez herrialdean zehar sakabanatutako errefuxiatu-eremuetan, bizitza aurrera egiten utziko dien dokumentazioaren zain daude oraindik gizon-emakume horiek.
Sarrera doakoa.
Oharra: COVID neurriak direla eta aforo mugatua dago eta izena, NAN-a eta telefonoa ere eman behar da:varados.urriak1314@gmail.com