euskaraespañol

Eguneko irudia

Kongresua

Ukrainako gerraren eta pandemiaren ondoren, Europako energiaren etorkizuna aztertuko dute datorren astean egingo duten “9ª Heat powered cicles Conference” biltzarrean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/04/08 Noiz arte: 2022/04/13

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Nazioarteko ekitaldiak energia termikoaren alorreko berrikuntza zientifikoak eta teknologikoak bilduko ditu

 

Mundu osoko unibertsitate, enpresa eta organismoetako energia-adituek energia termikoaren erabilera eraginkorrarekin eta ekonomikoarekin lotutako berrikuntza zientifikoak eta teknologikoak aztertuko dituzte “9. Heat powered cicles Conference 2022ko biltzarrean.

Besteak beste, konferentziak Europako energiaren etorkizuna aztertuko du mahai-inguru batean, pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorioek asko baldintzatzen duten eszenatokian. Bertan, Energiaren Klusterreko eta Enerclusterreko adituek parte hartuko dute, baita energiaren sektoreko enpresa garrantzitsuek ere, hala nola SENER, IDOM, TECNALIA, EVE eta IKERLAN: Mahai-ingurua Jose Ignacio Hormaeche Euskadiko Energiaren Klusterreko zuzendari gerenteak moderatuko du.

Kongresu honen bederatzigarren edizioa Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da, 25 unibertsitate eta enpresatako 50 hizlari baino gehiago hartuko ditu eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Astelehenean, hilak 11, egingo den inaugurazio-ekitaldi formalean honako hauek hartuko dute parte:

- Dr. Charles Pinto. Irakasle doktorea eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.

- Dr. Jesús María Blanco. Irakasle doktorea, Biltzarrako chairman eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Energia Ingeniaritza saileko ikertzailea.

- Prof. (FH) Dr.-Ing. Markus Preißinger. Professor for Energy Efficiency, Energy Research Center, University of Applied Sciences Vorarlberg, (Austria)

- Dr. Roger Riehl. National Institute for Space Research, (Brasil).

Nazioarteko aditu ospetsuen txostenak

Artikulu teknikoen aurkezpenez gain, ospe handiko lau hizlari (keynote speakers) bertaratuko dira (hasieran bost ziren, baina horietako batek errusiar nazionalitatea duela, ezin izango da bertaratu, egungo egoera dela-eta, baina streaming bidez egingo du). Aditu horiek honako hauek dira:

Dr. Robert T. Hanlon,
Ingeniaritza Kimikoko saila, Massachusetts InstituteofTechnology (MIT). USA.
Hitzaldia: “My thermodynamic journey from Carnot to Gibbs – A physical interpretation of maximum work”.

Dr. Andreas P. Weiß
Amberg-Weiden-eko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitate Teknikoa. Alemania
Hitzaldia: “Steamy Issues – why the steam engine was the first implemented heat engine and its impact on future energy systems?”

Giorgio Besagni dk.
Milango Politeknikoa. Italia.
Hitzaldia: “Multi-scale modelling of ejector refrigeration systems”.

ZacharieTamainot-Telto dk.
Warwick University–Gran Bretaña
Hitzaldia: “Adsorption Heat Pumps: Challenges and Future Perspectives”.

Yuri Aristov dk.
Instituto Boreskov de Catálisis de la Academia Rusa de Ciencias. Rusia.
Hitzaldia: “Adsorption for Energy Conversion and Storage: What Have We Learned over the Past Decade?”

Nazioarteko erreferente gisa finkatutako energiari buruzko konferentzia

Biltzarra europar hau Bilbon egingo da, aurreko edizioetan Britainia Handian (University upon Tyne Newcastle, 2006), Alemanian (Berlingo Unibertsitate Teknikoa, 2009), Holandan (Energy Research Center, ECN, Alkmaar, 2012), Britainia Handian (Nottingham eta Bristolgo unibertsitateak, 2016), eta, Austrian (Bayreutheko unibertsitateak eta Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea, Voretikako Unibertsitatea. 2018).

UPV/EHUko Ingeniaritza Energetikoko saileko ikertzaile Jesús María Blancok koordinatuta, 9. Heatpowered cicles biltzarra honako erakunde hauen babesari esker egin da: IDOM, EVE, SENER, IKERLAN eta NORTEGAS, baita Bilbao Convention Bureau ere; halaber, ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren beraren laguntza du.

Informazio gehiago:

https://heatpoweredcycles.org/

Programa erantsi da