euskaraespañol

Eguneko irudia

Haizearen jainkoen kongresua Leioan?

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/09

NON: Leioa. Bizkaiko Campusa. NOIZ: 2024ko urriak 9. NORK: Fernando Casabella. Komunikazioa Bulegoa, UPV/EHU.

 

Ánemi, Aquilón, Boreas, Ahsonnutli, Amaunet, Chac Xib Chac, Ehecatl, Haizeak… Airearen jainkoek izen ezberdinak izan dituzte historian zehar, eta badirudi gaur Bizkaiko Campusean igaro direla denak kongresu bat egiteko. Orduetan etengabe putz egin du. Eta nola! Hegazkinak Loiuko aireportura hurbiltzen ari ziren balantzaka, oinezkoak borrokan ari ziren urrats gutxi batzuk aurrera egiteko, eta zuhaitzen batek amore eman du haize-boladen presioaren aurrean. Bihar beste jainko atseginago eta lasaiago batzuk bildu daitezen hemendik espero dugu.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udazken (berezi) honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus