-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Gure txokoak: Ametsa egia bihurtuta
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/29
![Gure txokoak: Ametsa egia bihurtuta](https://ehu.eus/documents/10136/42005083/urtza-garai-makerlab_web02.jpg/76bd3185-4fe5-39ea-e5ea-01b12dca2a93?t=1687935559776)
Bilboko Hezkuntza Fakultateko MakerLab egia bihurtutako ametsa da. "Ezina ekinez egina" esaldiak bete-betean asmatzen du eta zentzua hartzen du tailer teknologiko honetan, eta bertan ikasleei eta beste pertsona edo profesional batzuei hezkuntza-teknologiarekiko eta ikerketarekiko dudan pasioa transmititzen saiatzen naiz.
Txoko honetan sormena eta ezagutza dira nagusi, albo batera utzita kezkak eta presak. Ikaskuntzarako gune globala eta irekia da eta gure lanaren bidez, ahalegina egiten dugu ezagutza- eta hezkuntza-teknologiaren garapena guztion artean eraikitzen, barre eta hizketaldi onen artean.
MakerLab laborategia baino gehiago da: ikastea, sortzea eta partekatzea gustatzen zaigun fakultateko pertsonen arteko topagunea da; eta, batez ere, bertan biltzen garenok teknologia maite dugu, erresilientzian eta erantzukizunean oinarritutako kalitatezko hezkuntza eraikitzeko tresna gisa, eta arrakala digital txikiagoa eta aukera gehiago dituen gizartea amesten dugu.
Hauxe da Urtza Garaik, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoak, aukeratutako txokoa. Eta bera da, halaber, aurreko lerroen egile.
Nola heldu: 43.332420, -2.973626