euskaraespañol

Mugiezina mugimendu etengabearen aurrean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/20

Irudia
Mª Ángeles Muguruza Otermin eta Iñigo Agirre García Psikologia Fakultatearen kanpo aldean | Argazkia: UPV/EHU

Gure lanpostuko leihotik ikus daitekeen zuhaitza aukeratu dugu gure txoko gogokoentzat.

Kanpoaldea eraikinaren barnealdearen aurrean adierazteaz gain, naturaren lasaitasuna eta baretasuna ere ekartzen dizkigu burura, giza jardueraren zalaparta eta etengabeko ajearen aurrean. Mugiezina mugimendu etengabearen aurrean.

Bere kontenplazioak ahalbidetzen digun ihesa bere estetikaren erakargarritasunarekin osatzen da. Zer gehiago eska dakioke txoko bati norbaiten gogokoena izateko?

Hauxe da Mª Ángeles Muguruza Otermin eta Iñigo Agirre García, hurrenez hurren, Psikologia Fakultateko atezain nagusi eta atezainaren lekurik gogokoena. Haiek dira aurreko lerroen egileak ere.
 

Nola iritsi: 43°18'28.0"N 2°00'32.9"W