euskaraespañol

Eguneko irudia

Gure txokoak: Espazio bizia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/24

José Ignacio Armentia
José Ignacio Armentia, Leioa-Erandio eremuko Mikel Laboa plazan. Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Mikel Laboa plaza da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko nire bulegotik egunero ikusten dudan paisaia. Bibliotekaren eraikinera iristeko igarobide ezinbestekoa da, eta, bi kafetegi, supermerkatua, kutxa-sukurtsala, autoeskola, optika eta liburu-denda bere jira osoan dituela, Leioa-Erandioko eremuaren bihotz soziala osatzen du.

Espazio horretan, denetariko jarduerak ikusi ditut: aldarrikapen-ekintzak, giza castellak, zumba- edo eskalada-eskolak, piknikak, futbolineko edo ping-pongeko partida zirraragarriak...

Batzuetan hango arrabotsa ez da lagunik onena lanaldirako, baina Mikel Laboa plazak egunero gogorarazten digu Leioa-Erandiokoa unibertsitate-eremu bizia dela.

Leku horixe aukeratu du Gure Txokoak atalerako José Ignacio Armentiak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Saileko irakasleak. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu.

Nola iritsi43°19'51.6"N 2°58'04.8"W