euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXXIII)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/08

Zeru urdin dardarti baten gainean, eliza barroko baten harrizko dorrea dugu. Oinplano karratuaren gainean kanpandorre oktogonal bat, erdian arku bat duena. Bertatik kanpai beltza ikusten da, behealdean urre-koloreko lerro batekin apainduta. Dorrea, kupula batekin ixten da, oinarrian forma karratu ezberdinekin ornatuta, eta orratz batez koroatutako dorre txiki bat du goialdean. Elizaren parean, zuhaitz handi baten adaburuak irudi erdia estaltzen du.

NON: Portugalete. NOIZ: 2020ko maiatzak 17. NORK: Baikune de Alba. Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea.

 

…ren ordua

Orduak, segunduak, erlojuak, egutegiak … Erreferentzia puntuak, orientazio taulak … denbora menperatu? Tempoa kontrolatu?  Berdin dio, orain …ren ordua da.

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus