Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXVIII)
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/01
NON: Gasteiz. NOIZ: 2020ko maiatzak 18. NORK: Leidy Aldana. Itzulpengitza eta Interpretazioko gradua. Letren Fakultatea.
Klaseen arteko atsedena
Ibilaldi batean hartu genuen argazki honen bidez jakinarazi nahi izan dut pertsona itsuek irudiez baldintza beretan gozatu ahal dugula, baldin eta deskribatuta badaude. Nire deskribapen honetan, ikusten dena ez ezik, une hartan sentitu nuena ere adierazten dut . Belardian nago. Nire atzean eguzkitan irekitzen hasi diren lore liladun zuhaizkak daude. Udako arropa daramat: brusa zuri bat, bakero laburrak eta sandalia kakiak (bitxia, kolore horren soinua). Oinen azpian soropil biguna sentitzen dut eta aitak kontatu berri duen txiste batez barre egiten dut. Ikusten dena ezezik, bizi dena ere da kontuan hartu beharrekoa. Eta gogoratu: mila hitzek ematen diote bizitza irudi bati.
'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.
Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus