euskaraespañol

Eguneko irudia

Gure konfort gunetik ateratzea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/05

NON: Tolima (Colombia). NOIZ: 2024ko otsailaren 15ean. QUIÉN: UPV/EHU.

 

Gaur, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna, ikasturte bakoitzean IKASCOOP-en parte hartzen duen UPV/EHUko ikasleen lana ikusarazi nahi dugu. Programa horrek aukera ematen dio gure ikaslegoari kanpoko praktika akademikoak edo gradu edo master amaierako lanak hegoalde globaleko herrialdeetan egiteko.

Ekimenaren helburua ikasleen prestakuntza akademikoan eskuratutako elementu teoriko eta praktikoak integratzea erraztea, bai eta haien gaitasunak indartzea, errealitate soziala aztertzeko eta gizartea eraldatzeko estrategiak planifikatzeko. Programa Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GGKE) eta lankidetza-erakundeekin elkarlanean egiten da.

2023-2024 ikasturtean 50 ikaslek parte-hartu zuten programan. Horietako batzuk Álvaro Bengoa Enfedaque, Adriana Ramírez Aleixandre eta Leire Cabo Garro izan ziren, eta Toliman (Kolonbia) egin zituzten beren lanak. Azken boluntario honen hitzetan, Kolonbian izan zuen bizipena sinestezina izan zen: “Gure ezagutzak praktikan jartzeaz gain, kultura ezagutzeko eta barneratzeko aukera izan genuen”. Beste pertsona batzuk animatzen ditu horrelako boluntariotza ekimenetan parte hartzera: “Nire esperientzia positiboagatik, jendeari gomendatzen diot bere konfort gunetik ateratzeko aukera aprobetxatzea, bizitza beste modu batera ikusten laguntzen baitu, beste ikuspegi batetik, eta hori bakoitzaren garapen pertsonalerako oso garrantzitsua da ”.

Gaur egun, programaren XIX. edizioa martxan dago. Hirugarren deialdiko izena emateko epea abenduaren 6an irekiko da eta ekainaren 2an amaitu.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus