Arrakasta handia Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Praktikak eta Enplegua Jardunaldian
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/05/09
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Praktikak eta Enplegua jardunaldian (PrEp2) 45 enpresak eta 200 ikasle eta egresatu baino gehiagok parte hartu dute. Hitzaldietan enpresen jarduna ezagutzeaz gain, ikasleek elkarrizketak egin dituzte enpresa ordezkariekin eta beren CV emateko aukera izan dute.