euskaraespañol

Eguneko irudia

Graduondoko ikasleek Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko bizimodua hobetzen lagunduko dute

UPV/EHUko ikasleek plaza lortu dute Bilboko Udal Etxebizitzen pisuetan, proiektu komunitarioetan elkarlanean aritzearen truke

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/09

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errekterorde Gorka Morenok eta Deusto eta Mondragon unibertsitateko ordezkariek, Jon Bilbao Bilboko Etxebizitzako zinegotzia eta Udal Etxebizitzetako zuzendariarekin batera, hiru ikasleren pisua bisitatu zuten. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

Graduondoko 52 ikasle gaztek, gehienak UPV/EHUkoak (43), Deustuko Unibertsitatekoak (7) eta Mondragon Unibertsitatekoak (2), plaza lortu dute Bilboko Udal Etxebizitzak programaren hamabigarren ediziora bideratzen dituen 20 pisuetan. Horren truke, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko bizimodua hobetzen laguntzen eta parte hartzen dute gazteek.

Programak alokairu partekatuko udal-etxebizitzak eskaintzen ditu, hilean 55 euroko prezio sinbolikoan pertsona bakoitzeko (argi- eta ur-gastuak barne hartu gabe) eta sukalde osoarekin eta altzariekin egokituta. Ordainetan, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetan proiektu komunitarioetan eta kolektibo ahulei laguntzen aritzen dira ikasleak, bi auzo horietan baitira bizi diren etxebizitzak. Oraingo honetan Bakuva, Claret Enea, Tximeleta edo Itaka Fundazioa bezalako elkarteek parte hartuko dute programan.

Ekitaldian izan dira Jon Bilbao, Bilboko Etxebizitzako zinegotzia eta Udal Etxebizitzetako zuzendaria; Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Nekane Garatea, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako bulegoko ostatu- eta harrera-arloko arduraduna eta Ainhoa Esnaola, Mondragon Unibertsitateko ordezkaria.

Gorka Morenok aipatu zuen programa honek erakundeen arteko lankidetzarako bokazio argia erakusten duela, kasu honetan Bilboko Udalarekin. «Programa honen bidez, gure ikasleek komunitateari ekarpena egiten diote eta, boluntariotzaren bidez, eremu akademikoan lortutako ezagutzaren zati bat ematen diote gizarteari. Inoiz baino gehiago, gure leloaren adibide bat da: eman ta zabal zazu (e)»ا, adierazi du.

Edizio berriaren nondik norakoak azaldu ondoren, ikasle batekin programarako aukeratutako pisuetako bat ikusi da. Ikasleak Claret Enea elkartean egingo du gizarte-lankidetzako lana, desabantaila sozialean dauden pertsona guztien aukera-berdintasuna sustatzea helburu nagusi duen gizarteratze-zentro integralean, Bilbo Zaharra auzoan. Programa honetan parte hartzen duten ikasleen batez besteko adina 26 urtekoa da. % 54,8 emakumeak dira eta % 45,2 gizonak.