euskaraespañol

Eibarreko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/01

Ikasleak eta agintariak ikastegiaren sarreran | Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarren 2023-2024 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izan zen Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian. Ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko X. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterreko VII. promozioko titulatuei banatu zitzaien diplomak. Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazio zuzendaria, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria eta Patxi Alkorta eskolako Eibarko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango izan ziren. Halaber, Cristina Zumeta, Debegesako berrikuntza eta enpresa arduradunak eta Jose Antonio Cortajarena, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan masterraren batzorde akademikoko kideak ekitaldian parte hartu zuten. Ekitaldian, gainera, Iñigo Aguirre Porturas ikastegiko irakaslearen ibilbidea goraipatu zen. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta ikasleak familiakoekin, lagunekin eta ikastegiko langileekin egon ziren.