-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Graduazio berria IMH Campusean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/05/06
![](https://ehu.eus/documents/10136/53195143/graduacion-imh-elgoibar_web.jpg/d12a3735-d353-977a-8cee-fca4becaecff?t=1715673192232)
IMH Campuseko Alberto Ortueta Hitzaldi Aretoan, 2023-2024 promozioko ikasleak graduatzeko ekitaldia egin zen eta aitortza egin zieten Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu, Digital Manufaturing unibertsite master, zein Fabrikazio Aditibako unibertsitate espezializazioaren espezializazioko ikasleei. Zentro hori, 2011tik, Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa da. Era berean, Graduko (Joritz Manterola Martin), Masterreko (Maria Teja Otazua) eta Fabrikazio Aditibako Espezializazioko (Aimar Olañeta Zabaleta) espediente onenak aitortu ziren.
Ekitaldian parte hartu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak, Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Moraisek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendari Jon Gurrutxagak, IMHko lehendakari eta AFM Clusterreko zuzendari nagusi Xabier Ortuetak eta Ingeniaritza Dualeko Eskolako zuzendari Ixaka Egurbidek. Ekitaldiari amaiera emateko, Koralai Ahots Taldeak emanaldia eskaini zuen; kanpoaldean, DJ Lilak.