euskaraespañol

Graduazio-ekitaldia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/18, 18:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, urriaren 18an, 18:00etan, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak 2023-2024ko ikasturteko 162 tituludunen graduazio ekitaldia ospatuko du.

Ekitaldiaren buru izango dira Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasuneko foru diputatua eta J. Xabier Ostolaza unibertsitate horretako zuzendaria. Era berean ekitaldian, espedienterik onena lortu duten 2023-2024 promozioko graduko titulazioetako ikasleak bereiziko dira, eta Xabier Iturriza, eskolako ikasle ohia eta Grupo Iturle S.L.-ko zuzendari nagusiak hartuko du parte.

EGITARAUA

  • J. Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Xabier Iturriza, eskolako ikasle ohia eta Grupo Iturle S.L.-ko zuzendari nagusiaren mintzaldia.
  • 2023-2024 promozioko Graduetan espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
  • 2023-2024 ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak  banatzea.
  • Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasuneko foru diputatuaren hitzak.
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzek amaiera emango diote ekitaldiari.
  • Landarbaso abesbatzak eskainitako musika emanaldia.