euskaraespañol

Eguneko irudia

Kimika ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/23

Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian,  Kimika Fakultateko 2017/18 ikasturteko 59 ikasleei diplomak eta bandak emateko ekitaldia ospatu zen. Txelo Ruiz UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea eta Marian Iriarte Kimika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak hitzaldia eskaini zuen. Ekitaldi jendetsu honetara ikasketak bukatu dituzten ikasleak eta haien familia eta lagunak joan ziren.