-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Jarduera Fisikoak eta Kiroletako ikasleen graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/26
![](https://ehu.eus/documents/10136/44479744/graduacion-deporte_web.jpg/4e6a8db2-6e2b-2ff6-285e-3b8d2e4ff876?t=1685519090111)
Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko VI. eta IX. promozioetan graduatutako ikasleen graduazio ekitaldia egin zuen. Ekitaldia baliatu zen, halaber, erretiroa hartu berri duten zentroko langileak omentzeko.
Ekitaldiaren buru Manoli Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea eta Julio Calleja Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa izan ziren. Luis María Sautu Apellániz aritu zen promozio hauen aitabitxi gisa.
2015-2019 ikasturtean, 100 ikasle graduatu ziren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan (21 neska eta 79 mutil), eta 2018-2022 ikasturtean, 112 ikasle (34 neska eta 78 mutil).