euskaraespañol

Eguneko irudia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/14, 18:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2021/2022 ikasturteko graduazio ekitaldia ospatuko du. Aurten 468 ikaslek (282 emakumek eta 186 gizonek) ikasketak amaitu dituzte eta haien diploma jasoko dute.  Graduka honela banakatuko dira:

- Kazetaritzako Graduko 40. promozioa:  140 ikasle (77 emakume eta 63 gizon)  

- Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 40. promozioa: 121 ikasle (95 emakume eta 26 gizon). 

- Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 23. promozioa: 86 ikasle (51 emakume eta 35 gizon). 

- Soziologiako Graduko 29. promozioa: 56 ikasle (33 emakume eta 23 gizon). 

- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 29. promozioa: 65 ikasle (26 emakume eta 39 gizon). 

 

Graduazio ekitaldian izango dira:

- Gorka Moreno Márquez, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea 

- Amaia Esquisabel Alegría, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria 

- Ana Irene del Valle Loroño, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa 

 

Amaieran, UPV/EHUko koruak emanaldi bat emango du.