-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Global Entrepreneurship Monitor Euskadi 2021-2022 txostenaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/09/28, 11:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenean, irailaren 28an, 11:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikerguneko ekitaldi-aretoan, Global Entrepreneurship Monitor Euskadi 2021-2022 txostenaren datuak Observatorio del Emprendimiento del País Vasco-Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE) antolatutako aurrez aurreko eta online topaketan aurkeztuko dira.
Ekitaldian María Saiz, EEB-OVEko presidenteak hartuko du parte, eta ikerketa horren ondorio nagusiak azalduko ditu. Aurkezpenean parte hartuko dute Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak eta Amaia Calleja, UPV/EHUko Arabako Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako Zuzendaria.
Txostena EEB-OVEko aditu eta ikertzaileen taldeak egin du, eta EAEko 4.300 pertsona baino gehiagoren (30.000 baino gehiago estatuan) parte-hartzea izan duen inkesta batetik lortutako datuak jasotzen ditu.
Ekitaldia EHUTB Arabako campusa kanalean emango da esteka honetan: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b0c3f8b456d