euskaraespañol

Eguneko irudia

Gizarte Langintzari buruzko XVI. Jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/05, 09:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Campuseko Letren Fakultatean Gizarte Langintzari buruzko XVI. jardunaldia egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak, Arabako Gizarte Lanerako Elkargo Ofizialarekin eta Gasteizko Udalarekin batera antolatuta.

Jardunaldia ‘Gizarte Lana eta Lidergoa’ izenburupean burutuko da, doakoa da eta interesa duten pertsona guztientzat irekia, edukiera bete arte, elkargokideek lehentasuna duten arren.

Inaugurazio ekitaldian izango dira Manoli Igartua, Arabako Campuseko errektoreordea; Raimundo Ruiz de Escudero, Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako Saileko zinegotzi ordezkaria; Gorka Urtaran, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatua, eta Amaia Inza Bartolomé, UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa.

Informazio gehigarria