euskaraespañol

Eguneko irudia

Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/03, 16:30

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 3an, 16:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko areto nagusian, Donostian, 2022-2023 ikasturtean Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako Graduen titulatutako pertsonak graduatzeko ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Laura Vozmediano Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea eta Beñat Amenabar Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izango dira. Musika emanaldi batek ekitaldiari amaiera emango dio.

EGITARAUA

  • Beñat Amenabar Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoaren hitzak
  • Joana Miguelena Gizarte Hezkuntzako amabitxiaren hitzak
  • Irune Ibarra Pedagogiako amabitziaren hitzak
  • Eide Gamboa Pedagogiako amabitxiaren hitzak
  • Tituluen banaketa
  • Laura Vozmediano Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen hitzak
  • Musika emanaldia

*Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan.